Politika -
Hauteskunde orokorrak
PSOEk 19 emakume aurkeztuko ditu zerrendaburu Kongresurako
Gainera, alderdiak Pedro Sanchez Madrileko hautagaietan 11. izatearen arazoa amaitutzat eman du.
PSOEren Zerrenden Batzorde Federalak Kongresurako eta Senaturako zerrendaburuen lista amaitu du, azaroak 20ko hauteskundeetarako. Azkenean 19 emakume aurkeztuko ditu zerrendaburu bi ganberetarako. Bestalde, alderdiak Pedro Sanchez Madrileko hautagaietan 11. izatearen arazoa amaitutzat eman du.
Jaenen Concepción Gutiérrez eta Guadalajaran Magdalena Valerio izango dira zerrendaburu. Hautagaitza hauekin, Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko presidentetzarako hautagaiak bere nahia bete du, emakume gehiago izatea nahi baitzuen, Gaztela-Mantxak esaterako ez baitu inoiz zerrendaburuetan emakumerik aurkeztu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea