Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Konstituzionalak bigarren aldiz babestu du polizia gehiegikerien legea

Auzitegiak atzera bota du PPk aurkeztutako helegitea, uztailean Ciudadanosek sustatutakoarekin egin bezala.

Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EFE
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EFE
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak bigarrenez babestu du 1978tik 1999ra EAEn emandako polizia gehiegikerien biktimei aitortza eta kalte-ordainak emateko Eusko Legebiltzarrak onartutako legea. Izan ere, atzera bota du PPko 50 senatarik baino gehiagok aurkeztutako helegitea, EiTBk jakin izan duenez.

Uztailean, Ciudadanosek aurkeztutako helegitea ere errefusatu zuen auzitegiak, baina oraingo epaia zabalagoa da, PPk legearen artikulu gehiago errekurritu zituelako. Honenbestez, behin betikoa da lege hori konstituzionala dela.

2016an, Espainiako Gobernuak ere jarri zuen helegitea legearen aurka, baina akordioa lortu zuen ondoren Jaurlaritzarekin aldaketa batzuk egiteko, eta horiek 2019an onartu zituen Eusko Legebiltzarrak.

Lehen balorazio batean, Eusko Jaurlaritzatik adierazi dute Auzitegi Konstituzionalaren erabakia "oso albiste ona" dela, eta "Balorazio Batzordean lanean jarraitzeko zilegitasuna" ematen diela.

Batzorde hori 2018ko uztailaren 10ean osatu zuten, eta biktima izaera nori eman edo ez eman aztertzea eta erabakitzea du helburu. Uztaileko epaia ezagutu eta gero, aurtengo irailaren 17an batzartu da lehen aldiz, biktima izaera lortzeko eskaerak aztertzen hasteko eta eskatzaileei elkarrizketak egiteko.

Orotara, hiru aldiz bildu da lantaldea irailean, eta beste bost bilera ditu aurreikusita jada urrirako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Giza eskubideak Polizia indarkeriaren kasuak