Politika -

A-20ko hauteskundeak

Urkullu: 'EAJk zuhurtziaz eta zintzotasunaz landuko du bakea'

Alderdi jeltzalearen presidenteak azaldu duenez, Euskadin "bake garai berria" sendotzea izango da datorren agintaldirako EAJren helburua.

EAJk Bilbon egindako ekitaldia. Argazkia: EITB
EAJk kongresurako eta senaturako hautagaiak aurkeztu ditu Bilbon

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak larunbat honetan adierazi duenez, hauteskunde orokorrak igaro ostean agintaldi berrirako EAJk izango duen helburua Euskadin "bake garai berria" sendotzea izango da. Urkulluk baieztatu duenez, "EAJk zuhurtziarekin, zintzotasunarekin eta ikuspegi zabalarekin landuko du bakea, presarik gabe baina atseden barik ere".

"Ez dugu bakearen zain egongo, dugun aukera landuko dugu", esan du Urkulluk. Alderdi jeltzalearen presidentea Bilbon izan da Gorteetarako EAJko hautagaitzak aurkezten. Bertan izandako ekitaldian Josu Erkoreka Kongresurako EAJko hautagaiak ere parte hartu du.

Urkulluk zehaztu duenez, "bake garai berria sendotzea", elkarbizitza eraikitzea -"euskal gizarterako onura nagusiena"- eta baita ongizatea, enplegua eta "Euskadirako estatus politiko berri baten alde lan egitea" izango dira EAJko helburuak.

Azken agintaldian behin Gernikako Estatutuaren betetzea "bideratuta". "Euskadirako estatus politiko berri bat nahi du EAJk". "Madrileko euskal taldeak proposamen honen plataforma izango da beti, Euskadin jaio eta Euskadin berretsiko da", azpimarratu du.

Urkulluk azaldu duenez, "Euskadiko aberriaren aitorpenaren eta Euskadiko etorkizuna Euskadin erabakitzearen alde egingo du lan EAJk".

Baldintza ekonomikoak eta enplegua hobetzeko Euskadirako modernizazio proiektuak lortzeko hitza eman du Urkulluk, "zerbitzu publikoen jasangarriak direla sinetsita, tartean, osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea