Politika -

Komunikatu baten bidez

Independentziaren aldeko protestara joateko deia egin du EAk

Urizarren ustez, "errepresio politikoek, konstituzioaren mugek eta Frantziako eta Espainiako estatuen presioek ez dute suntsituko euskal gizarteak bere etorkizna erabakitzeko duen nahia".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak Bilbon urriaren 12an egingo den manifestazioan parte hartzera animatu ditu euskal herritarrak. Protesta horretan, Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko dute.

Idatzi baten bidez, Urizarrek "normalizazio politikoa" ezinbestekotzat jo du "euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea erabili eta independentziaren alde egiteko".

Urizarren ustez, "errepresio politikoek, konstituzioaren mugek eta Frantziako eta Espainiako estatuen presioek ez dute suntsituko euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko duen nahia".

Ondorioz, protestarekin bat egiteko esan die "Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela uste duten guztiei" eta "euskal herritar bakarrik garela eta sentitzen garela esateko, eta horrek legezko adierazpena izan dezala lan egiteko prest gaudela adierazteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea