Politika -

Ertzaintzaren eguna

Askatasuna lortzeko Ertzaintzak egindako lana laudatu du lehendakariak

Datorren urteko Ertzaintzaren Egunean "ETAk indarkeria utzi duela" ospatzea espero du Patxi Lopez lehendakariak.

Ertzaintzaren eguna. Argazkia: EITB
Ertzaintzaren eguna. Argazkia: EITB
Ertzaintzaren Eguna ospatu dute Arkauteko akademian (gazteleraz)

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak "askatasun esparruak berreskuratzen egindako lana" goratu du Patxi Lopez lehendakariak Arkauten ospatu duten Ertzaintzaren egunean. "Euskadiko elkarbizitza demokratikoa gertatu denaren egiaren gainean eraiko da, bestela ez da lortuko", gaineratu du Eusko Jaurlaritzaren buruak.

Bestalde, bere hitzetan, "sufrimendua gogoratu behar dugu, herri honetan orain arte gertatutakoa berriz errepikatu ez dadin".

Ertzaintzak terrorismoaren kontrako borrokan gaur egunera arte egindako lana izan da, hain zuzen, lehendakariaren hitzaldiaren ildo nagusietako bat. Lan horri esker "ETAren amaiera gertuago" dagoela nabarmendu du Patxi Lopezek.

Lehendakariak onartu egin du urte askotan Ertzaintzak "jende gehiegiren axolagabetasunaren erdian" lan egin duela, baina hitza eman du "ez direla gehiago bakarrik sentituko", izan ere, "euskal gizartearen parte garrantzitsua dira".

"Oinarrizko" ospakizuna

Patxi Lopezek hainbat kondekorazio eman dizkie euren eginbeharrean merituak egin dituztenei. Erretiratu egin direnei, aldiz, plaka bat eman die. Era berean, lore eskaintza bat egin die lanean zeudela hildako agenteei, omenaldi "zintzoa eta apala".

Lehendakariak "oinarrizkotzat" jo du Ertzaintzaren Eguna eta antzeko ospakizunei jarraipena ematea. Hori dela era, datorren urtean, ospalizunaren hirugarren urteurrenean, ETAk armak utzi izana ospatzeko aukera izatea espero duela esan du, eta "behingoz, Euskadin bakean eta askatasunean bizi garela esateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea