Politika -

Fiskalitatea

Bilbaok aldundien arteko 'gutxieneko akordioa' izango dela uste du

Bizkaiko ahaldun nagusiak adierazi duenez, hiru aldundietako ordezkariak fiskalitatearen inguruan batzarrak egiten ari dira.

Jose Luis Bilbao ETBn. Argazkia: EITB
Jose Luis Bilbao ETBn. Argazkia: EITB
Hiru aldundien arteko 'gutxieneko akordioak' espero ditu Bilbaok

00:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak hiru aldundien artean fiskaltasunaren inguruan "gutxieneko akordio bat" adostu daitekeela uste du, baina hainbat arlotan desberdintasun haundiak dituztela nabarmendu du.

Martin Garitano Gipuzkoako Aldundiak egindako proposamena aipatu du besteak beste, desadostasunen artean, hau da, PFEZren gehieneko tasa % 45etik % 50era igotzea.

ETBn emandako elkarrizketa batean hiru aldundietako ordezkariak fiskaltasunaren inguruan hitz egiteko bilerak egiten ari direla azaldu du Bilbaok.

" Sozietateen errenten gaineko zergaren eta PFEZren inguruan hausnarketa berbera partekatzen dugu, eta hainbat alorretan akordioetara hel gaitezkeela uste dut, beste batzuetan, aldiz, ez", erantsi du Bilbaok.

Bikoiztasunen txostena

Eusko Jaurlaritzak orain gutxi argitaratutako bikoiztasunaren txostenaz ere mintzatu da Jose Luis Bilbao. "Ahula, alderdikoia, eskasa, partziala" dela erantsi du.

Halaber, txosten horretan "gauza asko falta" direla azpimarratu du Bilbaok, besteak beste Estatu Administrazioa ez dela agertzen azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea