Politika -

PRESOAK

Mikel Barrios presoa aske geldituko da, kontrol judizialpean

"Berria" egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, asteazken honetan bertan irtengo da kartzelatik. Ekainean sartu zen Mont de Marsango espetxean, bost urteko zigorra betetzeko.

Bake Bidea erakundeko Anaiz Funosas eta Mikel Barrios. Artxiboko argazkia: Bake Bidea.
Bake Bidea erakundeko Anaiz Funosas eta Mikel Barrios
Bake Bidea erakundeko Anaiz Funosas eta Mikel Barrios. Artxiboko argazkia: Bake Bidea.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Barrios preso iruindarra aske geldituko da asteazken honetan, kontrol judizialpean, Berria egunkariak bere webgunean berri eman duenez.

Ekainaren 29an sartu zen Mont de Marsango espetxean, bost urteko zigorra betetzeko.

Xantiana Cachenaut Mikel Barriosen abokatuak Berriari jakinarazi dioenez, astean behin agertu beharko da polizia-etxera eta Frantziatik irteteko baimena eskatu beharko du.

2017ko urrian atxilotu eta Frantziako espetxe batera eraman zuten abenduan. 2018an instrukzio bereko epaileek presoa zaintza elektronikopean aske uztea erabaki zuten, "gertakarien antzinatasuna, instrukzioaren aurrerapena eta ETA erakundea 2018ko maiatzean desegin zela" kontuan hartuta.  

2020ko ekainean egin zen Barriosen aurkako epaiketa, eta, epaileek bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Halaber, berehala kartzelan sartzea agindu zuten. Orain baldintzapeko askatasunean egongo da, azaroaren 12an epaiketa egin bitartean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak albisteak Frantzia Gaurko titularrak Eguneko albisteak