Politika -

A20

Odon Elorza, Gorteetan euskal sozialisten lobby bat egitearen alde

Hauteskundeen ostean, Kongresurako Gipuzkoako PSEko zerrendaburuak, "azpitalde" bat sortzearen alde egin du, ekimen propioekin eta Gobernua kontrolatzeko helburuarekin "PSOEkoa edo PPkoa dela ere".

Gipuzkoako PSEko hautagaien aurkezpena Donostian. Argazkia: EFE
Gipuzkoako PSEko hautagaien aurkezpena Donostian. Argazkia: EFE
Gipuzkoako PSEko hautagaien aurkezpena Donostian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako alkate ohiak, Odon Elorzak Gorteetan "euskal sozialisten lobby bat" eratzearen alde agertu da, "dagoen Gobernua dagoela eragina izateko".

Elorza, Kongresurako Gipuzkoako PSE-EEko zerrendaburua, bere hautagaitzaren parte diren beste kideekin batera egon da Donostian.

Hauteskundeen ostean, PSE-EEko diputatu eta senatariek "azpitalde" bat sortzearen alde agertu da, ekimen propioekin eta Gobernua kontrolatzeko helburuarekin "PSOEkoa edo PPkoa dela ere".

"Ez dugu dena jarraitu behar, lana ongi egiten duen taldea izan behar gara, baina Gipuzkoaren interesari lehentasuna emanez, Gipuzkoako ekonomiari, langabeziaren aurka egiteari eta herrialde honen autogbernuari, gobernatzen duenak gobernatzen duela", esan du Elorzak. PSE-EEko ordezkariek "zigilu propioa" eduki nahi izatea,  "euren kabuz joateko inongo gogoeta arrarorik" ez dela gaineratu du. Elorzaren ustez, azaroaren 20ko hautsekundeetan, Gipuzkoan, PSEk irabazteko "aukera erreala" du. "Bakearen prozesuan sinisten ez duen" alderdi popularraren, eta "hauteskundeak independentziaruntz pausoak emateko aprobetxatu nahi dutenen" alternatiba direla esan du.

Erraza ez den arren, bi diputatu eta hiru senatari lortzeko boto adina lortzeko itxaropentsu dago, eta Amaiur koalizioak, Gipuzkoako "gobernu ezagatik saria" ez lortzea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea