Politika -
Senaturako hautagai
Marta Dominguez PPko hautagai izango dela iragarri du Rajoyk
Palentziako atleta 'Galgo Operazioa'rekin lotu eta dopinagatik eta botikak medikuaren errezetarik gabe hornitzeagatik auzipetu zuten, baina apirilean eta uztailean errugabe zela erabaki zuten.
Erredakzioa
Marta Dominguez atleta Senaturako Alderdi Popularreko hautagaia izango dela iragarri du astearte honetan Mariano Rajoy PPko buruzagiak twitter sare sozialaren bidez. Horrela, Dominguez PPko hautagaia izango da Palentzian.
"Juan Vicente Herrerarekin hitz egin dut eta Marta Dominguez Senaturako PPko hautagaia izango da Palentzian", adierazi du Rajoyk.
Palentziako atleta 'Galgo Operazioa'rekin lotu eta dopinagatik eta botikak medikuaren errezetarik gabe hornitzeagatik auzipetu zuten, baina apirilean eta uztailean errugabe zela erabaki zuten.