Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bakea 'konferentziarekin edo gabe' iritsiko da, Celaaren ustez

Hezkuntza sailburuak foroaren garrantzia erlatibizatu du "kontua" ETAk "armak uztea" baita.

Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Argazkia: EITB
Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak bereiztu egin ditu asteleheneko Bake Konferentzia eta bakearen erdiestea. Celaaren ustez, bakeak aurrera egingo du "konferentzia egin ala ez", eta horretarako ezinbesteakoa da ETAk armak utziko dituela iragartzea.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, sailburuak berretsiegin du Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia, hau da, Lokarrik antolatutako forora ez joatea. Konferentzia hori, gainera, "totem" batean bihurtzea baztertu du, "kontua ETAk armak uztea baita".

EAJk lehendakariari Konferentziara ez joateagaitik egindako kritekei dagokienez, jeltzaleek "gai bat hartu eta Gobernuari kritika egiteko irrikaren ondorioa" direla esan du.

Hezkuntzaren egoera

Elkarrizketan, hezkuntzaren egoeraz irakasleen aldarrikapenez ere aritu da Isabel Celaa. Euskal Aurtonomi Erkidegoan ezarritako ratioak "nahikoak" direla esan du zentroek egoraren araberako bajei aurre egiteko.

Ondorioz, euskal sistemaren ordezkatze-sistema edozein konparaketan irabazle ateratzen dela adierazi du, bai atzerriko herrialdeekin alderatuta eta bai Estatukoekin. Garai zailak dira eta mugatutako baliabideak dauzkagu, esan du Celaak, horregatik hezkuntza sistemaren baitan ematen diren eraginkortasun faltekin amaituko dutela ziurtatu du.

Azkenik, Lanbide Heziketa modernoaren alde egin du, lan munduarekin lotura zuzena duena, eta esperientzia hirueledunaren lehen emaitzekin gustora agertu da: martxan jarri duten 40 zentroek esperientzia errepikatzea edo zabaltzea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea