Politika -

Jaurlaritzaren babes programa

Mehatxupean dauden giza eskubideen aldeko pertsonek babesa jasoko dute

Eusko Jaurlaritzaren ekimenak urtero sei pertsona hartzeko asmoa du. Kazetari batekin, ikasle batekin eta agintari indigena batekin martxan jarri da.

Urtero sei pertsona hartzeko asmoa du ekimenak. Argazkia: EFE
Euskadik babesa emango die giza eskubideen alde lan egiteagatik mehatxatutakoei

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Justizia eta Herri Administrazio Sailak, bere Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez eta bere jarduera nazioarteko esparrura bideratzeko xedearekin, mehatxu handiak jasotzen dituzten giza eskubideen defendatzaileak aldi baterako babesteko programa bat martxan jarri du, modu esperimentalean. Horien babesa ez da legezko betebehar bat, Nazioarteko Zuzenbidearen esparruan biziki gomendatuta egon, Europa mailan lege-esparrua izan eta Jaurlaritzaren plana ekimena sendotzea bada ere.

Kazetari bat, ikasle bat eta agintari indigena bat, guztiak kolonbiarrak, izan dira oinarrizko gizarte erakundeekin lotura duten pertsonen anparoa helburu duen programaren babesean jarri direnak. Pertsona horiek, giza eskubideen alde gauzatzen duten jarduera dela-eta, beren jaioterriko alde zehatz batean jazarpena jasaten dute. Aldi baterako irtenbide honek mehatxuaren maila murriztu egiten du eta deuseztatzeko ere balio dezake eta beraien jaioterrira edo beraien herrialdeko beste leku batera itzultzea posible egin dezake.

Jaurlaritzaren ekimenak, CEAR-Euskadik (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeak) gauzatuta denak, ez ditu kontuan hartzen asilo kasuak, etengabeko babesaren beste mota bat behar dutelako, eta dagoen aurreikuspena urtero sei pertsona hartzea da. Sei hilabeteko harrera dago aurreikusita Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak utzitako etxebizitza batean, baita alokairuaren, horniketaren, altzarien eta tresneriaren gastuak ordaintzea zein mantenurako, sendagaientzako eta garraiorako laguntzak ere.

Giza Eskubideen Zuzendaritzak lehenengo esperientzia honetarako Kolektiba Colombia izeneko plataformaren lankidetza izan du, baina duen asmoa da beste herrialde batzuetara zabaltzea beraien jarduerarengatik arrisku egoeran dauden pertsonen hautagaitza aurkezteko aukera. Defendatzaile hauen testigantza jasoko duen liburu bat argitaratuko da urtero.

Oraingo honetan, hautaketa-batzordean, beste erakunderen artean, ordezkariak eduki dituzte honako hauek: Eusko Jaurlaritza, Pedro Arrupe. Giza Eskubideen Institutua, Hegoa (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua), Ignacio Ellacuría Gizarte Gunea eta GGKEen Koordinakundea.

Programaren helburu garrantzitsuenak honako hauek dira: Batetik, babestutako pertsonei laguntza psikosoziala ematea. Beharrezkoa da, egunero, familiaren banatzea landu egin behar da baita ere norberaren herrialdetik irteerarengatiko erruduntasun eta ezintasun sentimendua, giza eskubideen urraketa-egoera, bueltarako plangintza...

Bestetik, harremanen, gizarte instituzioekin eta erakundeekin bileretan eta zenbait ekintzetan parte-hartzearen agenda bat antolatu behar da. Horren helburua, Kolonbiak, oro har, eta, bereziki, babesean hartutako pertsonek giza eskubideei dagokienez jasaten duten egoeraren berri ematea da euskal gizarteari.

Azkenik, herrialdearen gizarte-ehuna indartzea programan parte-hartzen duten defendatzaileen gaitasuna eta/edo boluntariotzaren bitartez. Garrantzitsutzat jotzen zaio defendatzaileek Euskadin kokatuta dauden giza eskubideen erakundeen proiektu edo kanpainetan lankidetzan aritzeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea