Politika -

Uribe Kostan

Kale borrokagaitik akusatutako 11 lagunetik 2 kondenatu dituzte

Absolbitu egin dituzte Aner Mimenza, Lander Labajo, Juan Bautista Galdiz, Gorka Oribe, Jon Rosales, Mikel Rekarte, Txomin Gezuraga, Zigor Goikoetxea eta Joseba Elorriaga.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko arlo penaleko salak lau urteko kartzela zigorra jarri die Josu Rodriguez Mallabiarrena eta Mikel Gregorio Eskribanori, lehergailuen gordailua bakea asaldatzeko helburuarekin edukitzeagaitik. Horrez gain hamar urteko erabateko gaitasungabetzea ere ezarri diete.

Tribunalak, aldiz, kargu guztietatik absolbitu ditu Aner Mimenza, Lander Labajo, Juan Bautista Galdiz, Gorka Oribe, Jon Rosales, Mikel Rekarte, Txomin Gezuraga, Zigor Goikoetxea eta Joseba Elorriaga. Azken honek bi urte eman ditu kartzelan salaketa honen ondorioz.

Astelehenean publikatutako epaian salaketak frogatu gabe geratu direla uste du eta errugabetasun-presuntzioari eutsi egiten dio.

Hala ere, frogatutzat ematen du Escribanok eta Mallabiarrenak indarkeriazko ekintzak egiteko asmoz hainbat materiak ezkutatuta zutela. Urriaren 17an Poliziak bi zulo aurkitu zituen Larrañazubi kalean, Uribe-Kostako autobidearen inguruan, era Ibatao kalean. Bertan ezkutuko biltegiak zeuden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea