Politika -

Nazioarteko Bake Konferentzia

Confebask ez da Bake Konferentzian izango, ez dutela gonbidatu esan du

Nuria Lopez de Gereñuk esan duenez, Confebask bake bidean "ekarpenak" egiteko prest dago, Konferentzian parte hartzeko gonbiterik jaso ez badute ere.

Nuria Lopez de Gereñu, Confebaskeko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Nuria Lopez de Gereñu, Confebaskeko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Nuria Lopez de Gereñu, Confebaskeko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebask EAEko Enpresarien Federakuntza ez da datorren astelehenean Donostian izango den Nazioarteko Bake Konferentzian izango, ez dutela gonbidapenik jaso ziurtatu du.

Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusiari indarkeriaren amaiera bultzatzea helburu duen konferentziaz galdetu diote Bilbon, Sabino Arana Fundazioak antolatutako mahai-inguru batean parte hartu eta gero.

Lopez de Gereñuk esan duenez, Confebask bake bidean aurrera egiteko "ekarpenak" egiteko prest dago, nahiz eta Konferentzian parte hartzeko gonbiterik ez jaso izan.

Patronalaren ordezkariak bere agerraldian terrorismoaren biktimak gogorarazi ditu, bereziki euskal enpresariak ekarri ditu gogora, "terrorismoa sufritu dute, askotan bakarrik", erantsi du.

"Iragan lotsagarri eta mingarri bat atzean utziko dugula dirudi, baina etapa berri hau bizi ezin dutenei omenaldia egin nahi diet: terrorismoaren biktima guztiei, hildako guztiei, bahitutakoei... gehiago ez", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea