Politika -

Araba

Voxeko politikari bati autoan kalteak eragin zizkioten hiru pertsona atxilotu dituzte

18 eta 21 urte bitarteko hiru gazte dira atxilotuak. Ikerketa iturrien arabera, "biktimaren ideologiarekin bat ez datozen kolektiboetako eta muturreko kirol taldeetako partaide dira guztiak".

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak hiru pertsona atxilotu ditu iragan abuztuaren 3an Voxeko politikari baten ibilgailuari eragindako kalteengatik, ikerketa iturriek jakitera eman dutenez. Guztiei ideologi politikoarekin lotutako kalte delitua egotzi diete, hauteskunde zerrendetara aurkeztutako aipatu alderdiko ordezkari baten aurkako erasoagatik.

18 eta 21 urte bitarteko hiru gazte dira atxilotuak. Iturri berak zehaztu duenez, "biktimaren ideologiarekin bat ez datozen kolektiboetako eta muturreko kirol taldeetako partaide dira guztiak".

Atxiloketak Gasteizen egin dituzte, hots, hiru lagun horien bizilekuan eta delitua egin zuten lekuan bertan.

Atxilotu eta polizia-etxera eraman dituzte hirurak, eta deklaratu ostean aske geratu dira. Halere, epailearen aurrean agertu beharko dira aldian-aldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Delituak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Vox