Politika -

Prentsaurrekoan

Gernikako Akordioa: 'Bakean ez da galtzailerik, gizartea da garailea'

Euskal herritarrei urriaren 22an Bilbom egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin die. Manifestazioa "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lelopean egingo dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Akordioak urriaren 22an, Bilbon, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du, "Euskal Herriak konponbidea nahi du / Euskal Herria por la solución" lelopean. Gainera, Gernikako Akordioak euskal gizarteari eskaintzen dion bakean "galtzailerik ez dago, irabazle bakarra dago: euskal gizartea", esan dute.

Deialdia Bilbon egindako prentsaurrean iragarri dute. Bertan izan dira, Gernikako Akordioaren ordezkariez gain, beste hamarka pertsona, tartean: Jose Maria Arrate, Ainhoa Etxaide, Iñaki Zabaleta, Joseba Gezuraga, Josu Murgia, Kontxi Bilbao, Oskar Matute, Periko Solabarria, Tasio Erkizia eta Jone Goirzelaia.

Ainhoa Aznarezek eta Endika Guarrotxenak komunikatu bat irakurri dute manifestaziorako gonbidapena "gizarte osoari" zuzenduta dagoela esateko "politika eta nortasun ezberdintasunak alde batera utzita, bakea gizartearen gehiengoaren nahia baita eta gizartearen babesa eta parte-hartzea ezinbestekoa baita behin betiko bake oso eta demokratikoa lortzeko".

Esan dutenaren arabera, euskal gizarteak "bakea eta normalizazio politikoa nagusi diren eszenarioa ikusi nahi dute, guztiak errespetatzen dituena, banakako eta taldeko eskubideak: giza eskubideak, politikoak eta sozialak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea