Politika -
Bake Konferentzia
UPyDk baztertu egin du 'telepredikariek elkarbizitza antolatzea'
"Trantsizio garaitik demokraziari egindako erasorik handienetakoa" da Donostiako Konferentzia, esan dute hatagaien aurkezpen ekitaldian.
Erredakzioa
Ruben Mugika UPyDko hautagaiak baztertu egin du Bake Konferentzia "pasaportea duten telepredikari batzuen" ekimena delako. "Bakea aitzakia hartuta sermoia botako diete espainiarrei eta euskaldunei elkarbizitza eta demolrazia nola antolatu behar duten esateko".
Mugika UPyDko kongresurako hautagaia eta Fernando Mugika ETAk hildako agintari sozialistaren semearen ustez, "trantsizio garaitik demokraziari egindako erasorik handienetakoa" da Donostiako Konferentzia.
Rosa Diezek aldiz, sozialistak "ezmoralak" direla esan du Nazioazioarteko Konferentzian parte hartzeagaitik. Diezen hitzetan, Konferentzia hori "amore ematea" da, "terroristen lagunek antolatuta".