Politika -

A-20ko hauteskundeak

Aranak (EB) 'asmo txarreko borrokekin' amaitzeko nahia azaldu du

EB-Berdeak-Ezker Anitza "estatu federalean sinesten duten ezkertiarrek osatutako hautagaitza plurala izatea" espero du Ezker Batuko legebiltzarkidea,

Mikel Arana Ezber Batuko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE
Mikel Arana Ezber Batuko legebiltzarkidea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ika-mika zantzuekin eta asmo txarreko borrokekin" amaitzearen alde agertu da Mikel Arana Ezber Batuko legebiltzarkidea. Gainera, EB-Berdeak-Ezker Anitza "estatu federalean sinesten duten ezkertiarrek osatutako hautagaitza plurala izatea" espero du Ezker Batuko legebiltzarkidea.

Bilbon izandako prentsaurrekoan, azaroako 20rako alderdiaren irudia aurkeztu du Aranak eta " nazio eta hizkuntza askotariko eredu federalaren" aldeko apostua berretsi du. Aranak azaldu duenez, "hemendik aurrera alor ekonomikoan eta sozialean egindako proposamenak azaltzea izango da hautagaien lana".

"Krisi ekonomikoa lagun askoren orainaldia eta etorkizuna hondatzen ari da eta hauei esan nahi diegu beste aukerak egon badaudela eta baita Zuzenbide Estatua suntsitu gabe krisia gainditzeko beste eredua dagoela", azpimarratu du.

Harremanetan Ezker Batua Federalekin

Kontxi Bilbao Ezker Batuko Batzorde Politikoaren kideak iragarri duenez, Ezker Batua Federalarekin harremanetan daude "hauteskundeetara hautagaitza bateratua aurkezteko akordio bat lortzeko asmoz". Horrela, "Jose Navasen eta Mikel Aranaren alorren artean era paritarioan banatuko litzateke zerrenda".

Bilbon izandako prentsaurrekoan Bilbaok azaldu duenez, Ezker Batuko Batzorde Politikoak ez ditu "behin betikoz hauteskundeetarako hautagaitzak onartu". Izan ere, hautagaitzak egitea Batzorde Iraunkorraren esku geratuko da, "negoziazioen garapenaren arabera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea