Politika -

A20

Antigüedad, Aristegi eta Urbina, Amaiurren Kongresurako zerrendaburuak

Senaturako zerrenden buruak Jonathan Martinez (Bizkaia), Amalur Mendizabal (Gipuzkoa), Pedro Mari Olaeta (Araba) eta Maite Iturre (Naffaroa) dira.

Iñaki Antigüedad, Bilboko ekitaldian. Argazkia: EFE
Iñaki Antigüedad, Bilboko ekitaldian. Argazkia: EFE
Amaiurrek hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu ditu

00:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurrek, Bildu eta Aralarren arteko koalizioak, datorren azaroaren 20an egingo diren hauteskunde orokorretarako hautagaitzak aurkeztu ditu Bilbon. Erronka, "eskubide eta aitorpenak exijitzen dituen nazioaren erreferente bilakatzea da", esan du Iñaki Antigüedadek, Bizkaiko Kongresurako hautagaiak. "Erabakitzeko eskubidea euskal agendan dago, amaituta dagoen esparru juridiko-politikoarekin ados ez dagoen gizartean", gaineratu du.

Iñaki Antigüedad (Bizkaia), Maite Aristegi (Gipuzkoa), Iker Urbina (Araba) eta Sabino Cuadra (Nafarroa) dira Beheko Ganberarako zerrendetako buruak. Senaturako, ordea, Jonathan Martinez (Bizkaia), Amalur Mendizabal (Gipuzkoa), Pedro Mari Olaeta (Araba) eta Maite Iturre (Nafarroa) dira buruak.

Bestalde, Rafael Larreina, Eusko Alkartasuneko buruzagi historikoa bigarrena izango da Gipuzkoatik Kongresura joateko zerrendan. Iñigo Iruin abokatuak ixten du zerrenda hori. Karlos Garaikoetxea lehendakari ohia ordezko bezala dago Nafarroan Goiko Ganberarako zerrendan.

"Eskubide eta aitorpenak exijitzen dituen nazioaren erreferentzia gisa aurkeztu nahi dugu. Une historiko honetan, Espainiako eredu politiko, ekonomiko eta kulturalaren aurrean, behin betiko bakea eskatzen duen eta bere etorkizunaren jabe izan nahi duen nazioa existitzen dela esan nahi dugu altu eta ozen", adierazi du Rafael Larreinak, Maite Sarasuarekin batera ekitaldia aurkeztu duen politikariak.

Egungo egoera momentu historiko baten aurrekaria dela esan du, eta "datorrena oraindik historikoagoa" izango dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea