Politika -

Donostiako Bake Konferentzia

eitb.com-ek minutuz minutu jarraituko du Bake Konferentzia

Jarraitu zuzenean 17:00etatik Nazioarteko Konferentziaren ondorioen aurkezpen publikoa.

Bake Konferentziaren aurkezpena. EFE
Bake Konferentziaren aurkezpena. EFE
Bake Konferentziaren aurkezpena. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.com-ek jarraipen zabala egingo du astelehenean Donostian egitekoa den Nazioarteko Bake Konferentziaren inguruan.

Hori horrela, eitb.com-ek streaming bidez eskainiko du parte-hartzaileen harrera eta ondorioen aurkezpen publikoa.

Gainera, Bakearen Etxean (bertan izango da ekitaldia) kazetari bat izango du, Konferentziaren jarraipena Twitter bidez egiteko.

Parte-hartzaileak 13:00etan iritsiko dira Bakearen Etxera, eta ondoren argazkia egingo dute.

Ondoren, 14:00etatik 17:00etara batzar pribatua egingo dute, eta kazetariak ezin izango dira sartu bertara.

17:00etan, ekitaldi publiko batean, ondorioak aurkeztuko dituzte.

Hain zuzen ere, eitb.com-ek 13:00etako eta 17:00etako ekitaldiak eskainiko ditu streaming bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea