Politika -
Osasun egoera larrian dago
Ibon Iparragirre ETAko presoak bere etxean beteko du zigorra
Etxean eta kontrol telematiko bitartez beteko du hiru urteko kartzela zigorra.
Erredakzioa
Basauriko kartzelako prozesamendu batzordeak proposatuta, Espetxeetako Zuzendaritza Orokorrak ETAko kide den Ibon Iparragirre kartzelatik ateratzea onartu du. Iparragirre osasun egoera larrian dago eta etxean eta kontrol telematiko bitartez beteko du hiru urteko kartzela zigorra.
Elgoibarreko (Gipuzkoa) PSEren egoitzan, 2008ko apirilaren 20an biktimarik eragin ez zuen lehergailu bat jartzeagatik jarri zioten hiru urteko zigorra.
Espetxe Erregelamenduko 100.2 artikulua aplikatu diote, oso larri dauden presoek zigorrakartzelatik kanpo betetzea jasotzen duen artikulua, kartzelako iturriek adierazi dutenez. Basauriko ospitalean dago egun Iparragirre sendatu ezineko gaixotasunaren ondorioz bere osasun egoera larritu egin delako. Tratamendu medikoa jasotzeko soilik atera ahal izango du presoak etxetik eta Basauriko kartzelara joan beharko du noizean behin. Gainera, mugimendu guztiak sistema telematiko baten bitartez kontrolatuko dituzte.
Neurri honek berehalako aplikazioa du, beraz alta ematen diotenean, Iparragirrek ez du kartzelara bueltatu beharko. Gainera, espetxeratuen zaintzako epaile nagusiak ez du erabaki hau ontzat eman beharko.
Behin-behinean betetzen ari den zigorraren kausan aske uzteko ebatzi zuen Auzitegi Nazionalak joan den ostiralean, eta horri esker hartu dute erabaki berri hau.
Presoak zortzi urteko beste kondena bat du zintzilik, lehergailuak izatea eta AHTaren aurka bi atentatu egitea egotzita. Ez da kartzela zigorrik erabaki kausa hauengatik.