Politika -
Herritarrek osatutako taldea
Arnaldo Askatu plataformak Otegi 'lehenbailehen aske uztea' eskatu du
Herritarrek osatutako plataforma honek Batasunako bozeramaile ohiaren askapena eskatu du, "prozesuan funtsezko eragilea" izango delakoan. Gainera, urriaren 27rako elkartasun kontzertu bat iragarri du.
Erredakzioa
Arnaldo Otegiri babesa eskaintzeko herritarrek osatutako plataformak ('Arnaldo Askatu') Batasunako bozeramaile ohia "lehenbailehen aske uztea" eskatu du, "prozesuan eman dezakeen laguntza funtsezkoa" delakoan. Gainera, plataformak Otegiren espetxeratzea salatu du eta Donostiako Bake Konferentziak "baikorrak izateko arrazoiak" eman ditzakeela adierazi du.
Talde honek Otegiri elkartasuna erakusteko kontzertu bat iragarri du urriaren 27rako. Batasunako bozeramaile ohia jaio zen Elgoibar herrialdeak (Gipuzkoa) hartuko du emanaldia.
Ohar baten bidez taldeak adierazi duenez, "hilabete bat igaro da Arnaldori 10 urteko espetetxe zigorra ezarri ziotenetik". Brian Currinek Otegiren epaiketari buruz esandakoarekin bat dator taldeak, "epaiketaren emaitza eskandalagarria izan da". "Epai honek ez du bake prozesuan laguntzen, oztopatu baizik", ohartarazi du.
Hala ere, "baikorrak izateko arrazoiak daudela uste dugu, Donostian izandako Bake Konferentzia, besteak beste". Honen esanetan, Estatuko alderdi nagusi biek "gero eta zailtasun gehiago dituzte tokiko eta nazioarteko iritzi publikoaren aurrean haien ekintzak zuritzeko". "Gatazka honi amaiera emateko neurri eraginkorrak lehenbailehen hartzea nahi dute Euskadiko herritar gehienek eta Estatuko gehienek ere", gaineratu du.