Politika -
Eskaera Eusko Legebiltzarrean
Unesco Etxeak lehen eta bigarren mailako biktimak ez egotea eskatu du
Mikel Mancisidor Unesco Etxeko zuzendariak azaldu duenez, Euskadin bakeari buruz hitz egiteko "lehendabiziko nahitaezko baldintza" ETAren amaiera da.
Erredakzioa
Arrazoi politikoengatik emandako indarkeriari buruzko Eusko Legebiltzarreko txosnean parte hartuko duten alderdi politikoei "zuhurtziaz aritzeko" eskatu die Unesco Etxea erakundeak, "lehen eta bigarren mailako biktimak egon ez daitezen".
Gobernuz Kanpoko Erakundea den Unesco Etxea 1991. urtean jaio zen, UNESCOren ekintza lerroak, egitarauak eta oinarriak Euskadi mailan zabaltzeko asmoz.
Elkarte honen ordezkariak Giza Eskubideen urraketen eta arrazoi politikoengatik indarkeria pairatu duten biktimei buruzko txosten bat aurkeztu dute asteazken honetan Eusko Legebiltzarrean. Honen eraketan alderdi guztiek parte hartu zuten, PP eta UPyD alderdiek izan ezik.
Bi alderdi hauen esanetan, foro hau ETAko biktimak eta muturreko eskuindar taldeen indarkeria pairatu zuten biktimak maila berean jartzea zuen helburu foro honek.
Txostena ate itxita aurkeztu dute eta ondoren, Mikel Mancisidor Unesco Etxeko presidentea agertu da komunikabideen aurrean. Honen aburuz, Euskadin bakeari buruz hitz egiteko "lehendabiziko nahitaezko baldintza" ETAren amaiera da.
Mancisidorrek argitu duenez, erakundeak bat dator "biktimen parekatze bat ez egotearekin" baina "lehen eta bigarren mailako biktimak sortzeari" uko egin dio, "guztiak giza eskubideen biktimak direlako".