Politika -

Donostiako Udala

Izagirre: "Bakea landu egin behar da, ez da zerutik eroriko"

"Gatazkaren konponbidean, Bilduko zinegotziak denen bidailagun izatea nahi dugu" esan du Donostiako alkateak.

Izagirre, Gasco eta Ramos. EITB
Izagirre, Gasco eta Ramos. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiko alkateak esan du bakea "guztion artean" landu beharko dela, ez delako "zerutik eroriko", eta "gauzak hobetzeko ateak zabal zabalik" daudela. Guzti hau Donostian esan du, hiriko egoeraren inguruko eztabaidaren hasieran. Horrez gain, Bakearen Konferentzian parte hartu izana ohore bat izan dela gaineratu du, "Gatazkaren konponbidean, Bilduko zinegotziak denen bidailagun izatea nahi dugu", nabarmenduz.

Lan horretan, alkateak " ezker abertzaleak bere estrategian egin duen aldaketa politikoa" aipatu du, Bildu " kontextu" horretan sortu zela azpimarratuz.

"Donostiak bakearen eta demokraziaren ikur izateko baldintza guztiak betetzen ditu. Hasteko, abertzale eta ezkertiarra den alkate bat du. Hemen gauden lau alderdi politikoek ( Bildu, PSE, EAJ eta PP) elkar ulertzea besterik ez dugu" esan du Izagirrek.

Ernesto Gasco ordezkari sozialistak, alkateak "ETAri aipamenik ez egiteak" etsipena sortu diola adierazi du. Horrelako batzar internazionaletara joatea "ondo dagoela" esan dio, baina ETAri desagertzeko eta biktimei barkamena eskatzeko aukera galdu izana "errespetu eta kontsiderazio falta" bat dela uste du.

Eneko Goia EAJko ordezkariak, ETA ez aipatzerakoan "norbait motz geratu" dela adierazi du, nahiz eta aurrerago bere alderdiak hiri horretan aurkeztuko duen mozioan ETA aipatzeko aukera izango duela aurreratu duen. Mozio horretan Aieteko Bakearen Etxean eginiko Konferentzian erabakitako bost puntuen atxikipena eskatuko da.

Izagirre le ha respondido que asume esos cinco puntos y que imagina que la moción que presente el PNV también la respalde el PSE/EE porque "allí estaba" (en la conferencia internacional).

Horren aurrean, Izagirrek " bost puntu horiek bere egiten" dituela erantzun dio, eta mozio horren aurrean PSEk ere alde egingo duela imaginatzen duela esan dio, "PSE ere bertan egon zelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea