Politika -

Bake Konferentzia

Gernikako Akordioak 'une itxaropentsua' aprobetxatzeko deia egin du

Akordioaren sinatzaileek euskal hiriburuetan hainbat ekitaldi egin dituzte eta hiritarrei bake prozesuan parte hartzeko deia egin diete "galtzailerik gabeko" eszenatoki demokratikoa lortzeko.

Gernikako Akordioko sinatzaileak Iruñeko ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Gernikako Akordioko sinatzaileak Iruñeko ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Gernikako Akordioko sinatzaileak Iruñeko ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Akordioko sinatzaileek Aieteko Adierazpenaren ostean zabaldutako "une itxaropentsua" aprobetxatzeko deia egin dute "galtzailerik gabeko"eszenatoki demokratiko bat lortzeko.

Akordioa babesten duten kolektiboetako ordezkariek goizean euskal hiriburuetan egindako hainbat ekitalditan prozesua ezin dela "agente politikoen esku soilik utzi" azpimarratu dute eta hiritarrei datorren larunbatean "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete.

Bilboko hiriburuan egindako ekitaldi batean, Arantza Fernandez de Garaialde STEE-EILAS sindikatuko ordezkariak, Aitziber Ibaibarriaga Bilduren Bilboko Udaleko zinegotziak eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko ordezkariak, "galtzailerik gabeko benetazko demokrazia" eszenatoki bat lortzeko, gizarte eragileek, sindikatuek eta euskal hiritarrek prozesuan "aktiboki parte hartu" behar dutela azaldu dute.

Bide horretan, "galtzailerik eta garailerik gabeko" bake demokratikoak "gatazka armatuaren, inposizioaren eta diskriminazioaren aurrean guztiok garaile egiten gaituzte", erantsi dute.

Halaber, ordezkari sindikalak azpimarratu du "oso une itxaropentsua" dela, eta hortaz, hiritarren parte hartzea beharrezkoa dela "bakea eta normalizazio politikoa lortzeko" asko dagoelako egiteko.

Azkenik, Gernikako Akordioko sinatzaileek presoen egoera hobetzea, Sorturen legeztatzea eta "biktima guztiak aintzat hartzea" aldarrikatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea