Politika -
Erreakzioak
Atzerapausorik izango ez duen adierazpena izatea espero du Confebaskek
"Normalizazioaren bidean" emango diren "esfortzuetan" parte hartzeko "prest" dagoela adierazi die Confebaskek Euskadiko alderdi politiko eta eragile sozial guztiei.
Erredakzioa
Confebask Euskadiko enpresarien elkarteak bere "poztasuna" adierazi du ETAren adierazpenaren aurrean eta "behin betiko desagertu dadila" eskatu dio taldeari, "euskal gizarteak hori exijitzen eta itxaroten duelako".
Confebaskek, Cebekek, Adegik eta SEAk ohar batean adierazi dutenez, "atzerapausorik" izango ez duen iragarpena izatea espero dute. "Gure herriaren tolerantzia, askatasun eta errespetu giroari egindako mina nabarmendu nahi dugu, horrek eztabaidarako eta elkarlanerako aukerak oztopatu baititu", adierazi dute.
"Normalizazioaren bidean" emango diren "esfortzuetan" parte hartzeko "prest" dagoela adierazi die Confebaskek Euskadiko alderdi politiko eta eragile sozial guztiei.