Politika -

Erreakzioak: EB

Europako Parlamentuko presidentea pozik agertu da ETAren erabakiarekin

Jerzey Buzekek pozarren jaso du ETAk jarduera armatua behin betiko uzteko erabakia eta orain desegiteko eskatu dio.

Jerzey Buzek Europako Parlamentuko presidentea. Argazkia: EFE
Jerzey Buzek Europako Parlamentuko presidentea. Argazkia: EFE
Jerzey Buzek Europako Parlamentuko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jerzey Buzek Europako Parlamentuko presidenteak pozik jaso du ETAk jarduera armatua behin betiko uzteko erabakia eta erakunde terroristari armak entregatu eta desegiteko eskatu dio.

"Bene-benetan, egun hau, Espainian izan den heriotzaren, estortsioaren eta beldurraren historia luzearen amaiera bezala gogoratzea nahi dut", esan du Buzekek komunikatu batean.

Dena dela, Euroganberako presidenteak, ETAren erabakiak "egiaztatua" eta "baieztatua" izan behar duela erantsi du.

"Beti esan dut gatazka politikoan erabili beharreko erremintal hitzak eta ideiak direla, eta horiek ere ez direla indarkeria eta gorrotoa bultzatzeko. Europar Batasunean ez dago indarkeriarentzat lekurik. Beste behin, terrorismoaren kontrako borroka demokraziak irabazi du", esan du Buzekek.

Buzekekek "besteen bizitza seguruago" egiteko eurena arriskuan jarri dutenak eta ETAk "bere estrategia" uzteko lan egin dutenak zoriondu ditu Buzekek.

Europako Parlamentuko presidenteak, halaber, ETAren biktimak gogoratu ditu. 

ETAk "jarduera armatua behin betiko utzi" duela iragarri zuen atzo komunikatu batean, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuei "elkarrizketa prozesu zuzena abiatzeko" dei egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea