Politika -

Pintadak

Pintadak egin dituzte Gasteizko Ahal Duguren, EAJren eta PSE-EEren egoitzetan

"Ekintza onartezina" eta "erasoa" dela salatu dute. "Burgesiaren diktadura gelditu" idatzi dute pinturarekin eraikinetan.

Pintadak Podemos Ahal Duguk Gasteizen duen egoitzan. Argazkia: EFE.
Pintadak Podemos Ahal Duguk Gasteizen duen egoitzan
Pintadak Podemos Ahal Duguk Gasteizen duen egoitzan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Podemos Ahal Duguren, EAJren eta PSE-EEren egoitzetan pintura gorria jaurti dute azken orduetan, eta "burgesiaren diktadura gelditu" irakur zitekeen pintadak ere egin dituzte.

Alderdi moreak "ekintza onartezin" hori salatu du; izan ere, bere ustez, "alderdiaren jarduera baldintzatu nahi du, herritarrentzako une zailetan, COVID-19aren osasun-krisiak eragindako ondorio sozial eta ekonomiko larrien aurrean".

Horren harira, Ahal Duguk "pandemiak maila guztietan sortutako arazo larriak konpontzeko bide demokratikoetatik lan egiteko konpromisoa" berretsi du.

Alderdi politikoak Gasteizen duen egoitza Manuel Iradier kalean dago, eta ostiral honetan argitu du pintada horrekin eta pintura gorriko hainbat zipriztinekin.

PSE-EEk ere gaitzetsi egin ditu Forondako atea kalean duten egoitzan egin dituzten pintaketak, eta "sekula gertatu behar ez zen iragana gogorarazten" dutela azpimarratu du.

EAJk, bestalde, "erabat" errefusatu ditu pintaketak, "bizikidetza eta desberdinen arteko errespetua kaltetzen duten jarrera onartezinak" direla iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi