Politika -
Manifestazioa
Jendetza batek 'euskal gatazkarentzako konponbidea' eskatu du Bilbon
Manifestazioa 17:30ean atera da Kasillatik "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lelopean.
Erredakzioa
Milaka pertsona bildu ditu Gernikako Akordioak Bilbon deitutako manifestazioan "Euskal Herriko gatazkari konponbidea aurkitzea" eskatutzeko.
Protesta 17:30ean atera da Kasillatik "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lelopean. Beste gauza batzuen artean, manifestariek euskal "gatazkarentzako konponbide osoa" exijitu dute, "gatazkaren arrazoiei eta ondorio guztiei".
Manifestazioan izan dira, besteak beste, Gernikako Akordioa sinatu zuten taldeen ordezkariak: Niko Moreno, Joseba Permach, Pernando Barrena, Eugenio Etxebeste eta Maribi Ugarteburu, ezker abertzalekoak; Pello Urizar, Ikerne Badiola eta Angeles Iztueta (EA), Oskar Matute (Alternatiba) eta Patxi Zabaleta (Aralar).
"Bakearen eta normalizazioaren alde"
Bizkaiko hiriburuko kale nagusietan ibili da manifestazioa independentziaren eta ETAko presoen askapenaren aldeko oihuen artean. Amaieran Bilboko udaletxera iritsi dira eta manifestu bat irakurri dute: "Espainiako eta Frantziako Estatuei dei egiten diegu eseri, ETArekin elkarrizketan hasi eta borroka armatuak azken hamarkadetan sortutako ondorioei irtenbidea aurkitzeko".
Manifestua Ainhoa Etxaidek (LAB), gaztelaniaz, eta Belen Arrondok (STEE-EILAS), euskaraz, irakurri dute. Bertan adierazi dutenez, "bakea eta normalizazio politikoa helburu dituen prozesuari bultzada ematearen alde" daude.