Politika -
ETAren adierazpena
Rubalcabak babesa agertu dio lehendakariaren bilera-sortari
PSOEren presidentegaiak adierazi du Euskadin "hitz egin beharra" dagoela, eta "lehenbailehen" hasi beharra dagoela.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren presidentegaiak adierazi du Patxi Lopez lehendakaria "zuzen" jokatu dela ETAk indarkeriaren behin betiko amaiera iragarri eta gero alderdi politiko guztiekin bilera-sorta abiatuz.
Terrorismoaren aurkako borrokari eta kartzela politikari dagokienez, Rubalcabak uste du hauteskundeak igari arte ukitu barik jarraitu behar dutela, hauteskunde kanpaina ez "kutsatzeko".
TVEn egindako adierazpen batean, hautagai sozialistak esan du Euskadin "hitz egin beharra" dagoela, eta "lehenbailehen" hasi beharra dagoela. Bere ustez, "denari buruz" hitz egin behar da, "biktimei buruz", kasu.
Rubalcabak esan du lehendakariak "ekimenak" abiatu behar dituela, eta horren ildotik, Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako 'ibilbide orria' jarri du adibide: "Gauzak esan behar diren lekuan aurkeztu zuen, Eusko Legebiltzarrean".
Presidentegai sozialistak ez du baloratu nahi izan ETAren iragarpena Bildurentzat onuragarri izango den hauteskundeetan, baina Euskadin gertatutako guztia ETA oso ahul dagoelako izan dela esan du.