Politika -

Azaroaren 20ko hauteskundeak

PSOEk eta PPk aurrekanpainan egindako bideoek polemika eragin dute

PSOEk PPk hezkuntzan egin dituen murrizketak kritikatu ditu "Borroka ezazu nahi duzunagatik" ("Pelea por lo que quieres") izenburua duen bideoan. PPK, berriz, PSOEren leloa gerrazalea dela uste du.

PSOEk aurrekanpainan egin duen bideoaren irudia. Argazkia: YouTube
PSOEk aurrekanpainan egin duen bideoaren irudia. Argazkia: YouTube
PSOEk aurrekanpainan egin duen bideoaren irudia. Argazkia: YouTube

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk eta PPk aurrekanpainan egin dituzten bideoek polemika eragin dute, beste behin. PSOEk PPk hezkuntzan egin dituen murrizketak kritikatu ditu eta, horretarako, eskola pribatuan ikasten duen haur bat, ume horren zaintzailea eta eskola publikoan ikasten duen alaba erabili ditu. "Aukera berdintasuna kalitatezko hezkuntza publiko batek bakarrik bermatzen du", jasotzen du bideoak.

PSOEren bideoak minutu bat irauten du eta jaka eta korbata janzten dituen ume batekin hasten da. Eskolara bidean, zaintzailearen eskutik helduta doa haurra, eta neskameari seme-alabarik duen galdetzen dio. Emakumeak adin bereko alaba bat duela erantzutean, haurrak zera erantzuten dio: "Zeinen ondo, horrela, zure alabak nire seme-alabak ere zainduko ditu". Ondoren, bideoak zaintzaileak alaba eskolan uzten duela erakusten du eta, bitartean, emakumea zera pentsatzen ari da: "Zoaz, alaba, zoaz".

PPkren iritziz, berriz, "Borroka ezazu nahi duzunagatik" ("Pelea por lo que quieres") PSOEk erabilitako leloa gerrazalea dela iritzi dio. Ana Mato PPko Antolamendu indazkariordeak adierazi duenez, bere alderdiak "espainiar guztien batasunerako deia" egiten duen bitartean, PSOEk "norgehiagoka" bultzatzen du. Halaber, Matok azpimarratu du, bere alderdiaren ustez, ezin dela "lanposturik sortu borrokatuz eta espainiarrak zatituz".

"Bat egin aldaketarekin" ("Súmate al cambio"), popularren aurrekanpainako bideoari titulua ematen dion leloaren aurkezpenean, hain justu, jende artean banatu zituzten gozokien bilgarrietan Alfredo Perez Rubalcabaren aurkako mezuak irakur zitezkeen: "PSOEk dio ez dela berdina Rajoy edo Rubalcaba. Egia da, ez da berdina. Rajoyrekin 5 milioi lanpostu. Rubalcabarekin 5 milioi langabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea