Politika -

ETAren adierazpena

Caamaño: 'Bakea finkatu nahi badu, Otegi ongi etorria izango da'

Bestalde, Justizia ministroak baieztatu egin du Amaiur koalizio soberanistaren hautagaitzen aurka egingo ez dutela, horretarako argudiorik aurkitu ez dutelako.

Francisco Caamaño Justizia ministroa. EFE
Francisco Caamaño Justizia ministroa. EFE
Francisco Caamaño Justizia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Caamaño Justizia ministroak esan du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak aro berria eta bakea finkatu nahi baditu "ongi etorria" izango dela, erantzukizun penalak betetzeko izan arren. Nolanahi ere, Auzitegi Gorena Otegiren defentsak aurkeztutako helegitea - 2009ko urritik espetxean dago eta joan den irailean 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten ETAko kide izatea leporatuta- aztertzen ari dela eta epaileei beren lana egiten uzteko eskatu du, Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean. Aro berri hau behin betiko bilatzeko ematen diren pausu guztiak onak izango direla adierazi du, baina bide hori "gelditu gabe baina zuhurtziaz" egin behar dela azpimarratu du. Amaiurren kontrako inpugnaziorik ez Bestalde, Estatuko abokatuak Amaiur koalizio soberanistaren aurka inpugnaziorik aurkeztuko ez duela baieztatu du, Estatuko segurtasunerako indarrek egindako txostenetan ez dutelako zantzu nahikorik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea