Politika -
ETAren adierazpena
Urkullu: 'ETAk eta ezker abertzaleak porrot egin dute'
EAJko presidenteak esan du "sortutako mina aitortu" eta "barkamena" eskatu beharko dutela.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak adierazi du ETAk eta ezker abertzaleak ez dutela "ezer" lortu, "porrot egin dute", eta orain "sortutako mina aitortu" eta "barkamena" eskatu behar dute.
"ETAk eta ezker abertzaleak garaipena lortu duten zalantzak guztiz argitu behar dira: hilerriak eta espetxeak bete egin dituzte, ez dute ezer lortu, eta 34 urteren ostean, gainerakook egon garen lekura etorri dira. Ongietorriak dira, baina konbertituak, azkenak", esan du,
Urkulluk "Nueva Economia Forum" foroan parte hartu du gaur, EAEko hiru lurraldeotako zerrendaburuekin batera.
EAJren helburua berriz talde parlamentarioa lortzea izango da, eta beraz, baztertu egin dute oraingoz Amaiurrekin (EA, ezker abertzalea, Alternatiba eta Aralar) itunak egitea.
PPri dagokionez, Urkulluk esan du EAJk ez dizkiola "inori" ateak ixten.