Politika -

ETAren adierazpena

Presoen sakabanaketarekin amaitzeko eskatu du Etxeratek

Presoen senideen elkarteak baikor hartu du ETAren azkenengo iragarpena eta, orain, "giza eskubideak urratzen dituen espetxe politikoa" aldatzea "premiazkoa" dela adierazi dute.

Etxerat elkarteko ordezkariak. Argazkia: EITB
Etxerat elkarteko ordezkariak. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat elkarteak ETAko presoen "sakabaneta" bertan behera uzteko, Parot Doktrina erabiltzeari uko egiteko eta gaixo dauden presoak espetxetik ateratzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Presoen senideen elkarteak baikor hartu du ETAren azkenengo iragarpena eta, orain, "giza eskubideak urratzen dituen espetxe politikoa" aldatzea "premiazkoa" dela adierazi dute.

Zentzu honetan, sakabanaketa, Parot Doctrina eta gaixotasun larriak dituzten presoen egoerekin "amaitu" egin behar dela esan du Mattin Troitiñok, Gasteizen egin duten agerraldian.

2011. urteko lehen hamar hilabeteetan presoen senideek izan dituzten hamaika auto-istripuak nabarmendu ditu Troitiñok. Euskal gizarteak espetxe politikan "aldaketak" lortzeko "giltza" daukala gaineratu dute Etxerateko ordezkariek. Helburua, "presorik eta erbesteraturik gabeko" gizartea lortzea, elkartearen aburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea