Politika -
Bilera lehendakariarekin
Maneiro: 'Patxi Lopezek ez du epe laburrean alderdien mahaia deituko'
Lehendakaria egoera politiko berria aztertzeko hainbat bilera egiten ari da. Ardanza, Garaikoetxea eta Ibarretxerekin bildu ostean, UPyDren txanda izan da.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko parlamentariak Patxi Lopezerik jakinarazi dionez, ez dute alderdien mahaian parte hartuko eszenatoki politiko berria aztertzeko eta lehendakariak "epe laburrean" ez duela alderdi mahaia deitzeko asmorik adierazi du.
Lehendakariak ETAren iragarpenaren ostean egoera politiko berriaz mintzatzeko alderdi eta politikari desberdinekin egiten ari den bileran egin ditu Maneirok adierazpen hauek.
UPyDren parlamentaria pozik dago lehendakariak ez duelako epe laburrean alderdien mahaia deituko, izan ere, bere ustez, erabakiak Legebiltzarrean hartu behar dira.
"ETAren amaiera ez da oraindik gertatu", gogoratu dio Maneirok lehendakariari, "itxaropen aro bat" zabaldu dela aitortu duen arren. Orain egin behar dena "ETAren proiektu politiko totalitarioarekin amaitzea da, eta horretarako demokratak elkarrekin egon behar dira eta agenda erabaki".
Ildo honetan, demokratek ETAri behin-betiko desegitea, armak entregatzea eta justiziarekin elkarlanean lan egitea eskatu behar diote, "oraindik ebatzi gabeko 300 krimen daudelako".