Politika -

Heriotza

Juan Mari Bandres hil da, Euskadiko Ezkerraren fundatzaileetako bat

Politika uztera eraman zuen burmuineko gaixotasun larri baten ondorioz zendu da. Euskadiko Ezkerraren diputatua izan zen 1979tik 1989ra eta Burgoseko prozesuan parte hartze zuzena izan zuen.

Juan Mari Bandres, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Juan Mari Bandres, artxiboko irudian.
Dokumentazioa: Juan Mari Bandresen inguruko erreportajea (gaztelaniaz)

31:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Bandres politikari donostiarra hil da gaur 79 urte zituela eta burmuineko gaixotasun larri eta luze baten ondorioz. Azken urteotan politika utzita zegoen gaixotasunak ez baitzion lan egiten uzten.

Juan Mari Bandres 1932an jaio zen Donostian. Bandresek ETAko hainbat kide defendatu zituen Jurisdikzio Militarraren eta Ordena Publikokoaren aurrean 1963 eta 1975. urteetan. Militante horiek defendatzeagaitik hiru hilabetez deportatu zuten Purchenara (Almeria).

Abokatu lanetan, Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpurua defendatu sitúen Burgoseko epaiketetan, 1970. urtean.

"Ezin izan du aro berria gozatu"

Patxi Lopezek goibel agertu da Juan Maria Bandres Euskadiko Ezkerraren sortzaileak ETAk jarduera terroristari utzi ostean zabaldutako eta berak horren alde "hainbeste borrokatu"duen "aro berriaz" gozatu ezin izan duelako.

Lehendakariak iruzkin labur bat egin du Twiteren Bandresen heriotzaren inguruan, esan du: "Bandres hil da. Askatasunaren aldeko borrokalaria eta, zoritxarrez, ezin izan da horren alde hainbeste borrokatu duen Euskadiko aro berri honetaz gozatu".

Diputatua 1977tik

1977. urteko lehen hauteskunde demokratikoetan diputatu hautatu zuten Gipuzkoan. Kargu horri eutsi egin zion hurrengo legealdietan 1989. urtera arte. Bera eta beste lau senatari 1978. urteko Konstituzioaren kontra bozkatu zuten bakarrak izan ziren, Euskal Herriaren asmoei erantzuten ez zielako.

Horrez gain, lehen Euskal Kontseilu Nagusiko Garraio eta Komunikazio sailburua izendatu zuten 1979ko otsailean.

Euskadiko Ezkerraren (EE) sortzaile

Euskadiko Ezkerra (EE) alderdiaren sorreran ere parte hartu zuen Bandresek, eta alderdiko presidente izendatu zuten 1982ko martxoan egindako batzar konstituziogilean. Mario Onaindiarekin batera, UCDko azken Gobernuarekin egindako azken elkarrizketetan izan zen. Elkarrizketa horietan, ETA politiko militarrak indarkeriari uko egitea eta ETAko kideen gizarteratzea lortu nahi zuten.

1984. urtean Juan XXIII Memoriala saria jaso zuen, Pax Christi nazioarteko erakundearen eskutik, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez Euskadin bakearen alde egindako lanagaitik. 1998. urtean, berriz, Olof palme Saria eman zioten giza eskubideen alde egindako lanagaitik.

Omenaldia Donostian

2004ko abenduaren 10ean, buruko bi infartu izan ostean, omenaldi hunkigarria egin zioten Donostiako Udalean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean. Omenaldi horretan, bere bizitza osoan erakutsitako konpromiso etikoa, politikoa eta giza eskubideen aldeko lana saritu zituzten.

2009an Lan Onari saria eman zion Eusko Jaurlaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea