Politika -
Bilbon
Estatuak ekonomiaren 'lokomotora' izan behar du, IUren ustez
Bilbon egindako prentsaurrekoan, Cayo Larak Ezker Anitzak azaroaren 20an aurkeztuko duen hautagaitza babestu du.
Erredakzioa
Cayo Lara Iuko koordinatzaile nagusiak enplegu gehiago sortzeko bere alderdiak egin behar dituen proposamenak aurkeztu ditu eta Estatua ekonomiaren 'lokomotora' izan behar duela azpimarratu du.
IUren proposamenen arabera, ogasun publikoak "baliabide gehiago" behar ditu Espainian dagoen iruzur "faraonikoari" aurre egiteko. Bestela, premiazko erreforma fiskal bat egin behar da kapitalaren errentei ezarritako zergak berreskuratzeko.
Bilbon egindako prentsaurrekoan, Cayo Larak Ezker Anitzak azaroaren 20an aurkeztuko duen hautagaitza babestu du. Begoña Barrutia abokatua da Bizkaiko Legebiltzarrerako zerrendaburua eta Senatukoa, aldiz, Xabier Jimenez Zientza Politikoetan lizentziaduna.
"Ogasun Publikoaren datuen arabera, enpresa handien % 3k urtero 42.700 milioi euroko iruzurra egiten du, Espainian hezkuntzari ematen zaion dirua baino desente gehiago", adierazi du Cayo Larak.
Neurri egokiak hartuta, inbertsio aktiboko politikak aurrera eramateko nahikoa baliabide egongo lirateke, Estatua ekonomiaren 'lokomotora' izan behar duen unean.
"Espainian lanposturik sortzen ez bada, herria hondoratu egingo da", esan du Larak. Horren harian, bere alderdiak 40.000 milioi euro erabiliko dituela iragarri du hiru milioi lanpostu sortzeko, ekonomia berdea, zerbitzu publikoak eta etxebizitzen erreforma eta klimatizazioa sektoreetan, besteak beste.