Politika -
Barakaldon
Basagoiti: 'ETAren amaierak enplegua sortzera eraman behar gaitu'
Zenbait ikesten arabera, PPk Euskadin hauteskundeak irabaz litzakeela azpimarratu du eta, hori gauzatuz gero, "Batasuna apaltzeko balioko lukeela" gaineratu du.
Erredakzioa
"ETAren komunikatuak ez digu jatekorik ematen eta ez du enplegurik sortzen" esan du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak. Hori dela eta, "ETAren amaierak enplegua sortzera" eraman behar gaituela gaineratu du.
PPko presidentea bere alderdiak bere alderdiak Barakaldon, Bizkaian, egindako ekitaldian izan da, etorkizunean Burtzeñako empresa-parkea hartuko duen lursailean, hain zuzen. Bertan adierazi duenez, "ETAk azkenean gu bakean utzi izana ezegonkortasunean eta ziurgabetasunean bihurtu nahi dute batzuek".
Basagoitiren hitzetan, "ETAren komunikatuak ez digu jatekorik ematen eta ez du enplegua sortzeko balio, ETAren komunikatuak ez digu bizitzeko behar duguna ematen eta ez du antsietaterik sortu behar. Antsietate hori nabarmena da EAJ eta PSEren kasuan, Batasunari egiten dizkioten aldarrikapenetan".
Zenbait ikesten arabera, PPk Euskadin hauteskundeak irabaz litzakeela azpimarratu du eta, hori gauzatuz gero, "Batasuna apaltzeko eta EAJri eta PSEri atentzioa deitzeko balioko lukeela" gaineratu du, "arreta behar diren gauzetan jartzeko".
Garaipen hori, gainera, Euskadiko ekonomoarentzat "oso ona" izango litzateeka ziurtatu du.