Politika -

Auzitegi Nazionala

Ezeiza berriz epaitzea agindu du Gorenak ETAren bi atentaturekin zerikusia duelakoan

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen Ezeiza ETAk 2003an Alacanteko kostako bi hoteletan egindako erasoekin lotzen zuen froga "eztabaidaezinik" ez zutelako.

Auzitegi Gorena. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Ezeiza berriz epaitzea agindu du Gorenak ETAren bi atentaturekin zerikusia duelakoan
Auzitegi Gorena. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorenak Auzitegi Nazionalari agindu dio Asier Ezeiza absolbitzen duen epaia errepika dezala. Izan ere, Ezeiza ez zuten errudun jo, 2003an Alacanteko eta Benidormeko bi hoteletan ETAk egindako beste horrenbeste atentaturekin (14 pertsona zauritu zituzten) lotzen zuen frogarik ez zutelako. Gorenaren ustez, baina, litekeena da Auzitegi Nazionalak Ezeizaren aurkako zigorrik planteatu ez izana, ez zuelako aintzat hartu agian leherketak prestatzen lagundu ziela egileei.

Hartara, Auzitegi Gorenak baliogabe utzi du Auzitegi Nazionalak martxoaren 9an emandako epaia, eta Ezeiza errugabetzeko erabilitako arrazoiak aurkeztea eskatu dio.

Esan bezala, Frantziak ETAko kide izateagatik zigortu zuen, eta Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen 2003ko uztailaren 22ko atentatuekin lotutako epaiketa.

Hain zuzen ere, kalte terroristekin zerikusia zuten bi delitu, Estatuko segurtasun indarren aurkako sei hilketa eta beste zortzi erailketa leporatu zizkioten,, orduan, Ezeizari.

Auzitegi Nazionalak, ordea, ez zuen haren kontrako froga "eztabaidaezinik" aurkitu, nahiz eta ziurtzat jo zuen Ezeiza ETAko kide zela.

Halaber, frogatutzat eman zituen ETAk aginduta uda hartan Ezeizak Alacanteko kostaldean egindako gestioak; besteak beste, leherketak gertatu ziren lekutik gertu zenbait hoteletan egindako erreserbak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Auzitegi Gorena Delituak Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak