Politika -

Urtarrilaren 7an

Kartzela politika aldatzeko manifestazioa deitu dute urtarrilerako

Egin Dezagun Bidea mugimenduak deituta, manifestazioa datorren urtarrilaren 7an egingo dute Bilbon, besteak beste, presoak Euskal Herriko kartzeletara ekartzeko edota Parot doktrina kentzeko.

Egin Dezagun Bidea mugimenduaren prentsaurrekoa Bilbon. Argazkia: EITB
Egin Dezagun Bidea mugimenduaren prentsaurrekoa Bilbon. Argazkia: EITB
Egin Dezagun Bidea mugimenduaren prentsaurrekoa Bilbon. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egin Dezagun Bidea mugimenduak deituta datorren urtarrilaren 7an kartzela politika aldatzeko manifestazioa egingo dute Bilbon. ETAko presoak euskal kartzelatara hurbiltzeko ere eskatuko dute.

"Eskubide guztiekin, euskal presoak Euskal Herrira" lelopean egingo dute manifestazioa arratsaldeko 5etan Bilboko Casilla paretik. "Kaleak bete, kartzelak hustutzeko" kartelekin egin dute deialdia. Iratxe Ibarrak irakurri du manifestua euskaraz eta Iñaki Olasolok gaztelaniaz.

Presoak Euskal Herriko kartzeletara ekartzeko, Parot doktrina kentzeko, zigorraren hiru laurdenak beteta dituztenak aske uzteko, eta gaixorik dauden presoak ere libre uzteko eskatzen diete Espainiako eta Frantziako Gobernuei, "konponbidera" begira jartzeko asmoz. Kartzela politika irtenbide demokratikoaren giltzarri moduan ezartzeko eskatu diete, "Euskal Herriak bizi duen gatazkaren irtenbidean eragina izan dezan".

Gatazkaren konponbiderako prozesuak "gatazkaren kausak eta ondorioak hartu behar ditu kontuan eta ondorioz presoen egoeraz hitz egitea beharrezkoa da", adierazi dute.

Ipar Irlandan eta Hegoafrikan presoekin hartutako neurriak aproposak izan zirela uste dute eta kartzela politikak "oinarrizko eskubideak urratzen" jarraitzen duela salatu dute. Horregatik, soluzioa "premiazkoa" dela esan dute eta "gizartearen inplikazioa" eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea