Politika -
'Denbora' eskatu du
Izagirre: 'ETAk eragindako minaren hausnarketa egin behar du'
Donostiako alkateak ETAren iragarpenaren osteko egoeraz hitz egin du. "Historikoa" izan dela dio, bakea lortzeko lehen pausoa, baina bere ustez orain beste keinu batzuekin erantzun beharrekoa.
Erredakzioa
Donostiako alkatearen, Juan Karlos Izagirreren ustez, ETAk eragindako minaren inguruan "hausnarketa" egin behar du eta "ez da berdina izango orain, hemendik hilabete batzuetara edo urte batzuetara egiten bada", adierazi du.
ETAren iragarpenaren ostean dagoen egoeraren inguruan hitz egin du Izagirrek EFE agentziak egindako elkarrizketa batean. "Historikoa" izan dela esan du, baina bere ustez bakea lortzeko lehen pausoa da, orain beste keinu batzuekin erantzun beharrekoa.
Teorrorismoaren biktimei buruz, Donostiako alkateak "denbora" eskatu du, "zauriak irekita daude eta ixteko pazientzia behar da", esan du.
Gernikako Akordioak dioen bezala, "biktima guztiak aitortu behar dira", baina "aldiak errespetatu behar dira", azkenenan "edozein biktimaren edozein omenaldira politikari guztiekin batera joan ahal izateko". Bere ustetan, Euskadin "konpondu gabeko gatazka politiko bat dago, euskal herriari ez zaiolako bere identitatea eta autodeterminazio eskubidea onartzen; horrek eragin zuen bere garaian norbaiti borroka armatura jotzeko ideia, dudarik gabe eztabaidagarria", esan du, "eta erreparatzea oso zaila izango den mina eragin du" .
Hondakinak Partzuergoak erabakitzen duen bezala kudeatuk dituzte
Juan Karlos Izagirrek Donostiako gehiengoak "errausketa" babesten dutela onartu du, baina Udalak Partzuergoak erabakitzen duen kudeaketa ezarriko duela esan du (zuzendaritza Bilduren esku dago).
Bestalde, PSE/Eerekin zergak ituntzeagatik harro azaldu da, Bilduk hasieratik nahi zuen "giro adiskidetsuarekin" bat egiten duelako, eta proiektuak alderdi guztiekin adosteagatik.
Donostialdeko Metroaren inguruan, Izagirrek esan du hiriko mendebaldea eta ekialdea lotzeko ideia "ez da txarra", baina teknikoki "oso zaila" dela adierazi du, garai hauetan ezinezkoak diren inbertsioak behar dituelako.
Tabakalerak, autobus geltokiak eta Kulturaren Europako Hiriburutzak hainbat urteetako "aurrekontua hipotekatu" dute eta bere ustez ez da egokia "hainbeste milioi behar dituen proiektua orain mahaigaineratzea".