Politika -

Donostian

Egibar: 'Badakigu posiblea dela azaroaren 20an EAJ garaile ez izatea'

Hala ere, bere alderdiak badaki "zeintzuk diren helmugak eta gainditu beharreko oztopoak". Beste batzuek, aldiz, "korronteari jarraitu eta guztia aurrera egitea eta irabaztea dela" uste dute.

Joseba Egibar, EAJren GBBko presidentea. Argazkia: EITB.
Ezker abartzalea oraindik ere olatuaren pitzetan dabil, Egibarren ustez

00:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 20ko hauteskunde orokorretan "baliteke EAJ ez izatea boto gehien lortzen dituen alderdia", esan du Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak Amaiur koalizioak Gipuzkoan lor ditzakeen emaitzen harian.

Hala ere, "boto kopuruaren helburutik haratago", alderdi jeltzalean erronka bere "balioak" herritarrei erakustea da, izan ere, EAJ "distantzia handiko korrikalaria da" eta helmugak eta gainditubeharreko oztopoak non dauden" ondo daki. Beste batzuek, aldiz, "korronteari jarraitu eta guztia aurrera egitea eta irabaztea dela" uste dute.

Donostiako Antiguoko batzokian egindako prentsaurrekoan, Egibar Arantza Tapia eta Lore Leanizbarrutia Kongresurako eta Senaturako Gipuzkoako hautagaiekin agertu da. Azaroako hauteskundeetaz galdetu diotenean, "neurriko eredu" baten alde egin du; "eredu industrialaren aldekoa, aurrera egitearen aldeko. Beste batzuk orain hasi dira eredu horien alde egiten".

Egibarrek esan duenez, ETAren komunikatuak sortutako "poztasun lasaiaren" ondoren, EAJk "gizarte honek eta herri honek behar zuen aro berriari helduko dio, 35 urteko atzerapenaz datorren aroa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea