Politika -

Irainak

EH Bilduren eta Otegiren aurkako pintadak agertu dira Iruñea, Antsoain eta Orkoienen

Ezezagunek Errotaberri elkartearen egoitzan pintadak egin dituzte, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Pintaketa gehiago agertu dira LGTBI kolektiboaren aldeko horma-irudian, Orkoienen.

Errotaberri elkartearen egoitza Iruñeko Arrotxapea auzoan. Argazkia: Ernai
Errotaberri elkartearen egoitza Iruñeko Arrotxapea auzoan. Argazkia: Ernai
Errotaberri elkartearen egoitza Iruñeko Arrotxapea auzoan. Argazkia: Ernai

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ernaik sare sozialen bidez salatu duenez, ezezagunek Errotaberri elkartearen egoitzan pintadak egin dituzte, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Konkretuki, "Bildu-ETA naziak", "hiltzaileak" eta "Bildu naziak" idatzi dute gaztelaniaz, egoitzaren pertsianetan.

Era berean, EH Bilduk jakitera eman duenez, pintaketa gehiago agertu dira LGTBI kolektiboaren aldeko horma-irudian, Orkoienen: "Otegi arratoi" eta "biba Espainia", gaztelaniaz idatzita.

Irudi bera errepikatu da Antsoainen, antzeko mezuekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Iruñea Sortu Nafarroa EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Antsoain