Politika -

ETAren adierazpena

Hauteskundeak izan arte espetxe politikari eustea eskatu du Caamañok

Justizia ministroaren esanetan, balizko aldaketak hurrengo Gobernuak "baloratu" egin beharko dituela.

Francisco Caamaño Justizia ministroa, artxiboko irudi batean. EITB
Francisco Caamaño Justizia ministroa, artxiboko irudi batean. EITB
Francisco Caamaño Justizia ministroa, artxiboko irudi batean. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Caamaño Espainiako Gobernuko Justizia ministroak adierazi du beharrezkoa dela espetxe politikari eustea, ETAk indarkeria bukatu badu ere, eta aldaketak egin behar badira, "dagokionean" egin behar dela.

"Uste dut orain arte espetxe politikari eutsi egin behar diogula, auzitegiek bezala, eta faktore berriak agertzekotan soilik, eta betiere zuhurtziaz eta demokrata guztien artean hitz eginda, baloratu behar dira balizko aldaketak", esan du, RNEn egindako elkarrizketa batean.

Horren ildotik, Caamañok aitortu du oraindik "asko" dagoela egiteko. "ETArekin lotutako delituak egozten zaien eta auzia irekita duten pertsonei Zigor Kodea ezarri behar zaien", nabarmendu du.

Ministroak gogorarazi du indarkeriaren amaiera Gobernua aldaketa batekin batera etorri dela, eta beraz, Gobernu berriak baloratu egin beharko duela "egoera hori".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea