Politika -
ETAren iragarpena
Lehendakariak eta Zapaterok bilera egingo dute azaroaren 7an Gasteizen
Patxi Lopezek eta Espainiako presidenteak ETAk armak utzi ondoren sortu den egoera berriari buruz hitz egingo dute Ajuria Enean.
Erredakzioa
Patxi López lehendakariak José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea hartuko du Ajuria Enean astelehenean, hilaren 7an, Jaurlaritzak jakitera eman duenez.
Lehendakariak eta Zapaterok Euskal Herrian eta Espainian ETAren jarduera armatua behin betiko bukatu ondoren zabaltzen den egoera berria izango omen dute aztergai. Era berean, eta beste gai batzuen artean, etorkizunean hartu beharko diren erabakiei buruz arituko omen dira.
Jose Luis Rodriguez Zapateroren bisita Espainiako Gobernuaren presidente batek Ajuria Eneara egiten duen bigarrena izango da, Adolfo Suarez presidenteak 1980ean egin zuenaren ondoren.