Politika -

Kontratua bukatzean

Gipuzkoa Aurrera ekimena 2011an bukatuko dela esan du Garitanok

Ahaldun Nagusiak azaldu du Diputazioa "dinamika berri" bat ari dela prestatzen ekonomia arlorako.

Gipuzkoako Ahaldun nagusia ETBn. EITB
Gipuzkoako Ahaldun nagusia ETBn. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Gipuzkoa Aurrera ekimen publiko-pribatua 2011n amaitutzat emango duela iragarri du, berak zuzentzen duen instituzioak ez duelako Kutxa, Gipuzkoako Ganbera, Adegi, Mondragon Kooperatiba eta Donostiako Udalarekin zeukan akordioa berrituko.

Batzar Nagusietako Araudi, Instituzio eta Gobernu Komisioan egin du agerraldia Garitanok, eta gogorarazi du ekimen hau Eajk eta Hamaika Batek kontrolatzen zuten aurreko Gobernu Foralak jarri zuela martxan. Bilduko gobernu-taldeak ekimen hau "ez duela bultzatu eta ez duela bultzatuko" gaineratu du.

"Dinamika berria"

Modu honetan, oraindik mantentzen den akordioa amaitzerakoan (urte honetan), bukatutzat emango da itun publiko-pribatu hau. Honen harira, Garitanok gaineratu du Diputazioa "dinamika berri" bat ari dela prestatzen ekonomia arlorako, eta prest dagoenean Gipuzkoa Aurrerako kideei zein beste alderdi politikoei aditzera emango zaiela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea