Politika -
Istripua
Feijoo onik atera da autoan zihoala bi basurde jo ondoren
Xuntako presidentea mitin batetik itzultzen ari zen eta kolpe gogorra jaso du sorbaldan. Autoan zihoazen beste bidaiariak ere onik atera dira.
Erredakzioa
Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntaren presidentea onik atera da bart autoan zihoala bi basurde jo ondoren, Galiziako PPko iturriek jakitera eman dutenez. Feijoo Ourensen egindako mitin batetik etxera bueltan zihoan.
Presidenteak berak azaldu duenez, antiinflamatorioak hartu ditu sorbalean jasotako kolpeagatik. Autoan zihoazen beste hiru pertsonak, gidaria barne, onik daude.
Ezbeharra goizaldeko ordubata aldera gertatu zen Lalinen (Pontevedra), Santiago-Ourense autobidearen 63. kilometroan. Istripuaren ondorioz, autoa tailerrera eraman behar izan zuten eta Feijoo bizkartzainen autoan eraman zuten etxera.