Politika -

Hirugarren legealdia

'Gora Obama' oihukatu zuen alkatea Boiseko agintari izango da berriz

Dave Bieter, AEBetan euskaraz hitz egiten duen alkate bakarra, Boiseko alkate aukeratu dute hirugarrenez, hauteskundeetan botoen % 72,28 eskuratu baititu.

Dave Bieter, Boiseko alkatea. Argazkia: EITB.
Dave Bieter, Boiseko alkatea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dave Bieter, AEBetan euskaraz hitz egiten duen alkate bakarra, Boiseko alkate aukeratu dute hirugarrenez, hauteskundeetan botoen % 72,28 eskuratu baititu.

Bigarren belaunaldiko euskal amerikarra da Bieter. Bart izandako hauteskundeetan, 12.640 boto lortu ditu, David B. Hall errepublikanoa, 4.377 botorekin (% 25,72), oso urrun utzita.

Dave Bieterren hirugarren legealdia izango da Boisen. Euskadin oso ezaguna Dave Bieter, Boisen egindako mitin batean, milaka lagunen aurrean, 'Gora Obama' oihukatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea