Politika -
2011ko balantzea
Bilbok 1,5 milioi erabili ditu bandalismoak kaltetutakoa konpontzeko
Pankartak eta kartelak kendu eta pintadak garbitzeko 887.865 euro erabili ditu Bilboko Udalak. Jolasteko guneetan eta hiriko plaza ezberdinetan kalteak konpontzera 104.253 euro bideratu dituzte.
Erredakzioa
Bilboko Udalak 1,5 milioi euro bideratu ditu aurten ekintza bandalikoen ondorioz kaltetutako hiri-altzariak konpondu, berriz jarri edo garbitzeko.
Besteak beste, pankartak eta kartelak kendu eta pintadak garbitzeko 887.865 euro erabili ditu Bilboko Udalak. Jolasteko guneetan eta hiriko plaza ezberdinetan kalteak konpontzera 104.253 euro bideratu ditu, eta parkeak eta lorategiak garbitzeko 800.000 euro ordaindu ditu.
Jose Luis Sabas zinegotziak azaldu duenez, ezinbestekoa da herritarren laguntza ekintza bandalikoak gutxi ahal izateko eta, modu horretan, "gastu estrak saihesteko".
Kukutza Errekaldeko gaztetxea hustu zuten asteburuan izandako kalteak diru-kopuru honetan sartu ditu Udalak.
2011. urtean, Bilboko edukiontzien aurkako 328 eraso zenbatu ditu Udalak. Kalte horiek konpontzeko 300.000 euro bideratu dituzte.
Hiriko parke eta lorategietan 15.000 landare, 800 zuhaixka eta 25 zuhaitz kaltetu edo lapurtu dituzte. Lapurreten artean, iturrietako 16 txorrota edota 208 estolda-zulo berriz jarri behar izan dituzte.