Politika -
Brusela
Ventura Tome ETAko ustezko kidearen estradizioa ukatu du epaile batek
ETAk urriaren 20an "ekintza armatuak” “behin betiko” utziko zituela iragarri zuenetik atxilotu duten ETAko lehen kidea da Tome Qiroga.
Erredakzioa
Lehen auzialdiko epaile batek Ventura Tome Quirogaren estradizioa ukatzea erabaki du. Ventura Tome Bruselan atxilotu zuten orain dela hamar egun, eta bi zigor ditu bete gabe "Saioa" taldeko kide bezala zenbait atentatutan parte hartzeagatik.
Paul Beckaert abokatuak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, defentsak gaur arratsaldean jaso du albistea, goizean Bruselan saioa egin ostean. Ventura Tome atxilotzeko euroagindua ezarri zuten.
Tomeren abokatuak euroagindu hori bertan behera uzteko eskatu du; izan ere, haren ustez, "Espainian ez dira giza eskubideak errespetatzen eta Auzitegi Nazionaleko euroaginduan formazko akatsa dago".
Fiskalak 24 ordu ditu orain lehen auzialdiko epailearen erabakiari helegitea jartzeko.
ETAk urriaren 20an "ekintza armatuak” “behin betiko” utziko zituela iragarri zuenetik atxilotu duten ETAko lehen kidea da Tome Qiroga.