Politika -
Terrorismoaren biktimak
Martin Garitanok parte hartuko du Memoriaren Egunean
Lehen aldia izango da ezker abertzaleak tankera honetako ekitaldi batera bere buruzagi nagusietako bat bidaliko duena.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak (Bildu) parte hartuko du gaur Batzar Nagusiek Memoriaren Eguna dela-eta deitutako ekitaldian.
Foru Gobernuko iturriek baieztatu dutenez, Garitano bertan izango da, eta ondoren adierazpen bat irakurriko du.
Donostiako Udalak ere ordezkaritza bat bidaliko du PSEren, PPren eta EAJren udal taldeek deitutako ekitaldira.
Udaleko iturrien hitzetan, baina, Juan Karlos Izagirre alkatea ezin da joango, Gasteizen bilera bat baitu.
Garitanoren parte-hartzea bereziki esanguratsua da. Izan ere, lehen aldia izango da ezker abertzaleak tankera honetako ekitaldi batera bere buruzagi nagusietako bat bidaliko duena.